2016(e)ko abendua 28, asteazkena

2016(e)ko abendua 11, igandea

ESKOLA EUSKARAZ BLAI!

Ikastetxe osoko lagunei esker Euskararen Eguna primeran ospatu dugu. Ekintzak egiteaz gain eskola osoa apaindu dugu eta honi esker, Euskal olatua harrapatzea errezagoa izan da.
Hona hemen gure itsas-lanak.

2016(e)ko abendua 5, astelehena

EUSKARAREN EGUNEAN, EUSKAL OLATUA HARRAPATU DUGU!

Guztion artean, gure eskola euskaraz blai uztea lortu dugu.
ZORIONAK EGIN DUZUEN LAN BIKAINAGATIK!
Hona hemen Euskal Olatuarekin eskolan egindako lanaren bideoa:




2016(e)ko abendua 4, igandea

AIZUK EUSKARAREN EGUNEAN EUSKAL GOZOKIAK BANATU DITU

Euskararen Eguna ospatu dugu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeek bisita berezi bat izan dute......AIZU HAIEKIN EGON DA!
"Aizu eta gozoki magikoak" ipuina kontatu ondoren, neska nagusi batzuek lagunduta, ume guztiei Euskal Gozokiak banatu dizkie.
Primeran pasatu dugu. Hona hemen bideoa.


2016(e)ko azaroa 29, asteartea

"AIZU ETA GOXOKI MAGIKOAK" IPUINA

Euskararen Eguna hortxe daukagu eta Aizu gure artean euskara berpizteko prest dago.
Hemen duzue Aizuren ipuina.


"Euskara goxoki bat da. Ahora ekarri eta gozatu"

2016(e)ko azaroa 15, asteartea

MUSIKAZ BLAI!

Gure euskara freskatzen ari garen honetan, abesti baten doinu alaia lagun dugu.
Batu ditzagun ahotsak!





ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN EGUNA: BADATOR EUSKAL OLATUA !

Aizuk euskal surf taula lagun duela, euskararen olatuan murgildu gaitu.
Orain, Euskararen Eguna gertu dugunez, aukera ezin hobea dugu euskal olatua berriro harrapatzeko. Horretarako gure itsasoa itsasontziz, arrainez... hornitzen arituko gara egun hauetan zehar.
Gogoz ekingo diogu gure euskara freskatzeari!


2016(e)ko urria 16, igandea

LH 3. KURTSOKO LAGUNAK "DANTZA-TZEN" IBILI DIRA

Udaletxeko irakasle batzuk gure LH 3. kurtsoko lagunei euskal dantza batzuk irakastera etorri dira. "Occitaniako circlecen" eta "Luzaideko esku-dantza" ikasi dituzte.
Amaitzean, dantzari guztiek lepoko zapi bat jaso dute opari. Hona hemen bideo bat, gure dantzariak zein ondo moldatzen diren ikusteko. Gora gure dantzari finak!


2016(e)ko iraila 13, asteartea

EUSKAL OLATUA BADATOR!

Kaixo lagunok! Ongi etorri 2016-2017 ikasturte berri honetara! Asko saiatu izan gara euskararen olatuak harrapatzen eta batzuetan gozatu ere egin dugu mintzatzen. Aurten, aukera paregabea dugu gure aurrean. Kurtso honetako olatuak primerakoak dira. Har dezagun gure taula eta jar gaitezen olatuen gailurrean. Euskaraz blai-blai eginda amaituko dugu.

2016(e)ko ekaina 27, astelehena

2016(e)ko ekaina 6, astelehena

EMAN HEGOAK EUSKARARI

Txantxangorri polit hau nonahi ikusi duzuela ziur gaude.
Euskararen Txantxangorria da. Leku batean bere irudia ikusten baduzue, euskaraz hitz egiteko aukera daukazuela esan nahi du.
Beraz, EMAN HEGOAK EUSKARARI!


2016(e)ko maiatza 31, asteartea

EUSKAL POP ART

DBHko 2.kurtsoko ikasleek, Pop Artea abiapuntu hartuta, euskal kulturaz oinarritutako lanak egin dituzte. Pop Artean egin zen moduan, koloreak eta herri-kulturaren irudiak kontuan izanda, hainbat konposizio sortu dituzte. Goza ezazue lan hauekin!





2016(e)ko apirila 20, asteazkena

GURASOENTZAKO WEB BALIABIDEAK

Kaixo gurasoak!
Zuen euskara aberastu nahi baduzue, hemen dituzue lagungarriak izan daitezkeen web orriak:

UMEEKIN EUSKARA LANTZEKO WEB BALIABIDEAK

Euskaraz gozatzeko eta ondo pasatzeko prest bazaudete, hona hemen web orri batzuen estekak:

GURASOENTZAKO HITZALDIA








Iñaki Eizmendik eskolako guraso batzuei hitzaldia eman die. Hitzaldiaren izenburua "Euskera, ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?" izan da. Gurasoak pozik atera dira, euskara guztion bitxia delako.







2016(e)ko apirila 12, asteartea

AIZU ZOOLOGIKOAN

Kaixo berriro lagunok!
Polita iruditu balitzaizue aurreko ipuina, berriro ondo pasatzeko aukera izango duzue istorio samur honekin.


2016(e)ko apirila 10, igandea

ZEU GEU ABESLARI 2016

Hona hemen DBH 1., 2. eta 3. kurtsoetako ikasleek egindako kontzertua, eskolako musika irakasleek, Joserrak eta Iratxek, lagunduta.
Abestu dituzten abestiak herri kantak dira, aspaldikoak...
Musikaren magia, eskolako patioan.
Ea bideo hau zuen gustukoa den. Disfrutatu!


2016(e)ko apirila 6, asteazkena

DBH 2 KURTSOKO IKASLEEN IPUINAK

Gure DBH 2 Kurtsoko lagunek Lehen Hezkuntzako 3 kurtsoko umeei oso opari polita prestatu diete: Aizuri buruzko ipuin bat. Istorioa eta marrazkiak egin dituzte eta, ipuinak ikusita, esan dezakegu lan ikaragarria egin dutela. Hemen daukazue adibide bat. Disfrutatu!


ESKOLA EUSKARAZ BLAI

Euskal Astea gure eskola euskal esaldi eta marrazkiekin apaintzeko aukera paregabea izan da. Hemen DBH 1 kurtsoko beste Mintza talde baten lana aurkezten dizuegu.
Hori bai lan bikaina!


2016(e)ko martxoa 19, larunbata

AIZUREN ABESTIA

AIZU AURRERA!
Asko izan dira Mintzan egindako abestiak, Aizuren omenez.
Guztien artean DBH 4. kurtsoko Marak, Norak eta Saioak egindako abestia aukeratu dugu.
Entzun nahi baduzue, hona hemen bideoa.


AIZUREN EMANALDIA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN



Ikasle Batzordeko neskek Haur eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko umeei oso emanaldi dibertigarria eskeini diete. Aizuren laguntzarekin lau abesti dantzatu dituzte eta guztien artean sekulako jaia egin dute. Hona hemen emanaldiaren bideoa.





ESKERRIK ASKO,NESKAK!

Gure Ikasle Batzordeko neskek, Aizuren laguntzarekin, beraien atsedenaldi asko erabili dituzte Euskal Aste honetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin une politak pasatzeko. ESKERRIK ASKO, NESKAK!


LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILAKO APAINGARRIAK

Gure Lehen Hezkuntzako neskek eta mutilek ere oso apaingarri politak egin dituzte eta Eskolako hormetan ikusteko aukera daukagu. Eguzkilorea, ikurriña, lauburu...gure kulturaren ikurrik berezienak.
Zorionak lan on hau egiteagatik!


2016(e)ko martxoa 17, osteguna

MANIKIAK ETA PUXIKAK EUSKARAREKIN BAT EGITEN

DBH 1. kurtsoan ere lan bikaina egin dute. Plastikan egindako manikiak aprobetxatu dituzte eta Mintzan komikietan erabiltzen diren puxikak prestatu dituzte, euskara maitatzeko esaldiekin.
Edonon, edonoiz, edonora...EUSKARAZ!


DBH 3. ETA 4. KURTSOETAKO KOMIKIAK

DBH 3. eta 4. kurtsoetan, euskara ikasgaian, komikiak lantzen ibili dira. Aizu espazioan, Aizu medikuarekin, Aizu zooan, Aizu supermerkatuan, Aizuren urtebetetzea, Aizu soroslea...Hauek izan dira landutako komikiak. Lan hauek ikusita, esan dezakegu eskolan jartzeko apaingarri bikainak egin dituztela. ZORIONAK GUZTIOI!

2016(e)ko martxoa 16, asteazkena

1. BATXILERGOKO IKASLEEK EGINDAKO KALIGRAMAK
Euskal Astean, 1. Batxilergoko ikasleek oso lan polita burutu dute. Euskara abiapuntu hartuta, kaligramak egin dituzte. Osagaiak hauek izan dira: euskara, artea eta literatura. Benetan ikusgarriak!




2016(e)ko martxoa 14, astelehena

AIZUREN HATZ-TXOTXONGILOA HAUR HEZKUNTZAN

Aizu Haur Hezkuntzako geletan berriro agertu da...
Ikusi zein eskulan politak, hatz-txotxongiloak, egin dituzten.


ONGI ETORRI EUSKAL ASTERA!
Astean zehar ikasle guztiek ekintza asko gauzatuko dituzte eta hemen ikusteko aukera izango dugu.

2016(e)ko martxoa 8, asteartea

Euskal Astea gero eta gertuago daukagu...eta hona hemen aurtengo pegatina irabazlea. Bere egilea DBH 1.kurtsoko Maia Durana izan da. Zorionak!

Euskal dantzak ikasi nahi badituzu, ez galdu aukera... Gogoratu! Asteazkenero, atsedenaldian, DBHko ikasleek eta irakasleek DANTZA GUNE daukate.