2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea

ARNASTU EUSKARA!


Kaixo lagunok eta ongi etorri 2023/24 ikasturtera!

Kurtso honetan, Aizu uretan murgildu zaigu urpekaritzan aritzeko eta horrela itsaso zabaleko irudirik ikusgarrienez gozatzeko.

Arnasteko oxigeno-bonbona euskaraz beteta darama, beste begirada batekin urazpikoaz ere disfrutatzeko.

Zeuek ere izan ausartak eta anima zaitezte euskaraz arnastera!


2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA OSPATU DUGU!

Ikusi nahi duzue nola ospatu dugun Euskal Astea? Jardueraz betetako egunak izan dira. Familiak,  ikasleak, irakasleak, Euskara Batzordeko ikasleak... Denon artean aste zoragarria lortu dugu. 

Mila esker guztioi!

Hementxe duzue ekintza guztiak ikusi ahal izateko bideoa. Gozatu!




2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA BADATOR!

Dena prest dugu martxoaren 27tik 31ra Euskal Astea ospatzeko!
Beti bezala, aurtengo pegatina aurkezten dizuegu, Lola Puras ikasleak egindakoa.



2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

GORA EUSKARALDIA ETA EUSKARAREN EGUNA!

 Poztekoa eskolan bizi izan duguna!!

Ahobizi eta belarriprest txapak jantzita, euskarak presentzia gehiago hartu du gure artean.

Aizuk lagunduta, Haur eta Lehen Hezkuntzakoek beren kometak prestatu dituzte, euskararen haizeak bultzatuta. DBHkoek ere Euskal Bingoan bikain pasatu dute.

Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik!!!!



2022(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

HAIZE BERRIAK EUSKARA DAKAR


Ongi etorri 2022-2023 ikasturtera!!!

Ikasturte berriak, haize berriak... erronka berriak dakartza.

Lasaitasunez elkarrekin egon, hitz eta pitz, jolastu...

Beti bezala, Aizu, gurekin batera, euskararen ibilbideari eusteko prest dago.





2021(e)ko irailaren 9(a), osteguna

PLASTIKOA HORIRA, PAPERA URDINERA ETA EUSKARA GURE AHOETARA!

 Ongi etorriak!

2021-22 ikasturtean, inoiz baino gogotsuago ekingo diogu gure ingurua zaintzeari. Horretarako, denok dakigun bezala, gure begiek geure buruari begiratzeaz gain, gure inguruari ere so egin behar diote.

Kartelean ikusten duzuenez, gauza bakoitzak bere lekua du. Euskarak ere, bere tokia gure ahoetan  izan nahi du eta horregatik Aizuk, lagun bikainak, gure helburua lortzen laguntzen digu euskaraz mintzatuz.

Ez huts egin Aizuri eta anima zaitez!




2021(e)ko martxoaren 29(a), astelehena

AIZUREN EMANALDIA BERRIRO GUREKIN EUSKAL ASTEAN!!!!

 

Euskal Astea ospatu dugu eta horrekin batera... Aizuren emanaldia!!
DBHko Batzordeko ikasleekin batera, Aizu dantzetan ibili da. 2 urteko umeekin hasi dute emanaldia eta Haur Hezkuntzako ume guztiek ere berarekin egoteko aukera bikaina izan dute. 
Hona hemen, bideoa...



Geroxeago, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako umeekin ibili dira. Hori bai dantzaldi ederra! Guztiek primeran pasatu dute, euskara lagun, bideo honetan ikusten den moduan...